Itxi

Zinema

Lehen hautaketa

'Lope', 'También la lluvia' eta 'Celda 211', Oscarretara hautagai

Erredakzioa

Irailaren 28an jakingo dugu nor izango den hautagai Oscarretako 83. edizioan, ingelesez egina ez den film onena sailean.

Iciar Bollainen También la lluvia, Andrucha Waddingtonen Lope eta Daniel Monzonen Celda 211 izan dira aukeratuak, lehen fasean, Oscarretako 83. edizioan Espainia ordezkatzeko.&' || 'nbsp;

Espainiako Zinema Zientzia eta Arteen akademiak Mexikoko Ariel sarietarako hautagaiak ere jakinarazi ditu gaur:&' || 'nbsp;Monzonen eta Bollainen zintez gain, Alex de la Iglesia bilbotarraren Balada triste de trompeta izango da.

Luis Tosar 2010ean aktore onenari saria eskuratu zuenak irakurri ditu lehen fasean parte hartzen duten filmen izenak. Ondoren, irailaren 28an jakinaraziko dute zein zintak hartuko duen parte Oscar sarietako ingelesez egina ez den film onenari sailean eta Iberoamerikako film onenari Ariel saria.&' || 'nbsp;

Aukeratutako filmen artean, Daniel Monzonenak (Luis Tosar, Alberto Ammann eta Antonio Resines, besteak beste, protagonista dituela), Celda 211k, zortzi Goya sari eskuratu zituen azken edizioan, pelikula onenari eta zuzendaritza onenari sariak barne. Francisco Perez Gandulen eleberrian oinarritzen da eta Espainiako hegoaldeko kartzela batean jazo den matxinada bat erakusten du.

Iciar Bollainen zinemagile madrildarrak Gael Garcia Bernal, Luis Tosar eta Najwa Nimri zuzentzen ditu bere bostgarren film luzean, También la lluvia. Cristobal Coloni buruzko film bat egin nahi duen bikote bati buruzko historia da, ikuspuntu ezberdinetatik.

Andrucha Waddington brasildarrak zuzentzen du Lope eta Alberto Ammann, Leonor Watling eta Pilar López de Ayala dira protagonistak. Urrezko Mendeko egile garrantzitsuenetariko baten historia da.