Zinema
2012an
'Star Wars' bueltan, 3Dn
Erredakzioa
Saga kronologikoki itzuliko da zinema-aretoetara eta lehenengoa, 'Star Wars: Episode I The Phantom Menace', 2012an izango da prest.
Star Wars zinema-aretoetara itzuliko da 3D formatuan, Lucasfilm Ltd-k agiri batean jakinarazi duenez. George Lucasek sortutako saga kronologikoki itzuliko da zinema-aretoetara.
"3Dtara hain ondo egokitzen diren film gutxi daude. Heriotzaren Izarretik Tatooine planetara, Star Wars sagak entretenimenduarekin lotutako esperientzia limurtzailea eskaintzen du", azaldu du konpainiak.
"Stereora bihurtze prozesuan emaitza onak lortzea denbora behar du eta modu egokian egin behar da", esan du John Knoll Light &' || 'amp;&' || 'nbsp;Magic-en efektuen arduraduna.
"Ikuspuntu artistiko eta zorrotza behar da eta xehetasunekin atentzioa jarri behar da, arrakasta lortzeko. Ezin gara presarekin ibili emaitza onak lortu nahi baditugu. Star Warsekin denbora hartuko dugu eta estetikoki eta teknikoki ardura handia hartuko dugu (...)", gaineratu du Knollek. Mark Hamill, Carrie Fisher eta Harrison Ford izan ziren jatorrizko hiru zinten protagonistak eta beste hiruetan Ewan McGregor, Natalie Portman eta Hayden Christensen aritu ziren.
Herri kulturako frankizia garrantzitsuenetarikoa izan da eta arrakasta itzela lortu zuen zinema-aretoetan. La Guerra de las galaxias, El imperio contraataca eta El retorno del Jedi filmek 1.467 milioi euro eskuratu zituen mundu osoan zehar, eta La amenaza fantasma, El ataque de los clones eta La venganza de los sith filmek datu hori hobetu zuten.