Zinema
Proposamenak aztertzen
Schwarzenegger zinemara bueltatu daiteke agintaldia amaitzerakoan
Erredakzioa
Kaliforniako gobernadoreak hainbat proposamen ditu mahai gainean: zinemara bueltatzea, liburuak idaztea, hitzaldiak ematea edota "nola edo hala, Kalifornian laguntzea".
Arnold Schwarzenegger Kaliforniako gobernadoreak Moskun azaldu duenez, 2011an bere agintaldia amaitzean, zinemara bueltatu daiteke.
"Urtarrilean nire lana amaitzen dut (gobernadore gisa) eta hainbat aukera ditut mahai gainean:&' || 'nbsp;zinemara bueltatu naiteke, liburuak idatzi, hitzaldiak ematea edota, nola edo hala, Kalifornian laguntzea".
Los Mercenarios pelikulan agertu da aurten, Sylvester Stallone laguna kamara aurrean zein atzean zegoen, eta horri laguntzeko egin zuen.
Austriar jatorrizko aktoreak 2003an etenaldia egin zuen bere aktore lanetan Kaliforniako gobernadore izateko. Aurretik Los gemelos golpean dos veces, Junior edo Daño colateral bezalako filmen protagonista izan zen.
Halere, zinemarekin lotura izaten jarraitu du, El tesoro del amazonas, La vuelta al mundo en 80 días eta The Kid &' || 'amp; I filmetan agertu baita, paper txikiekin.