Itxi

Zinema

Film dokumentala

'Cuidadores', Valladolideko Semincin

Erredakzioa

Oskar Tejedorren filmak Alzheimer gaixotasuna duten senideek jasaten duten efektu emozionalak erakusten ditu.

Oskar Tejedor zinemagileak Cuidadores film dokumentala aurkezten ari da Seminci Valladolideko Nazioarteko Zinemaldian, Tiempo de Historia sailean. Alzheimer gaixotasuna duten senideek jasaten duten efektu emozionalak erakusten ditu.

Endekapenezko gaixotasuna pairatzen duten pertsonak zaintzen diharduten familiarteko talde batek, urte bat eta erdi darama terapia sesio batzuetan biltzen. Bertan, beraien beldurrak eta esperientziak partekatzen dituzte, baina batez ere, eguneroko bizitzan jasaten dituzten egoera komiko, baina aldizka, dramatikoak, erlatibizatzen ikasten dute.

Talde heterogeneo honetako pertsonak, beraien ezegonkortasun emozionalaren jabe dira eta norbaitek entzun ditzatela behar dute. Pertsona hauei, beren eguneroko bizileku eta aktibitateetan egiten zaien jarraipenari esker, dokumental honek, zaintzaile hauen egoera sozial, pertsonal eta familiartekoa erakusten digu.