Itxi

Zinema

Atxiloketak

Zinemaldia, Jafar Panahi eta Mamad Rasoulof zinemagileekin bat

Zinemagile iraniarren atxiloketen aurka azaldu da eta babesa eskaini die. Biek aurkeztu zituzten bere lanak Donostiako Nazioarteko Zinemaldian.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak Jafar Panahi eta Mamad Rasoulof zinemagileekin bat egiten duela jakinarazi du prentsa ohar baten bidez, Irango Errepublika Islamiarreko Gobernuak sei urteko kartzela zigorra ezarri eta hogei urtez gaitasungabetu eta gero. Gertakaria adierazpen askatasunaren eta bi zinemagileen eskubide indibidualen aurkako eraso latza dela uste du Zinemaldiak.

Jafar Panahi 2001ean egon zen Donostiako Zinemaldian eta Urteko Film Onenaren Fipresci Sari Nagusia irabazi zuen Dayereh / The Circle filmagatik.

Mohamad Rasoulof 2009an lehiatu zen Sail Ofizialean, Keshtzar haye sepid / The White Meadows filmarekin. Panahik, gainera, editatze lanak egin zituen herrikidearen filmean.

Zinemaldiaren azken edizioan, bestalde, Rasoulofek ekoitziriko beste lan batek, Gesher lanak, Zabaltegi-Zuzendari Berrien sailean parte hartu zuen.