Zinema
Aurre-produkzio lanak
'Urteberrion, Amona', Telmo Esnal eta Asier Altunaren film berria
Erredakzioa
EITBren laguntza izango duen proiektuaren grabaketa lanekin hasi dira.
Urteberrion, Amona izango da Telmo Esnal eta Asier Altunaren film berria. Hasiko dira grabaketa lanekin eta EITBren laguntza izango du Barton Films ekoiztetxeak banatuko duen proiektuak.
Telmo Esnal eta Asier Altunak elkarrekin egingo dute bigarren euskarazko film luzea izango da. Aurretik, 2005ean, Aupa Etxebeste! egin zuten. Lan horrek Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Gazteriaren Saria irabazi zuen.
Filmean parte hartuko duten aktoreen artean Josean Bengoetxea (Kintxo), Nagore Aranburu (Miren), Kontxu Odriozola (Maritxu), Pedro Otaegi (Joxemari) eta Montserrat Carulla (amona Maria) aurkitzen dira.
Urteberrion, Amona
Euskaraz idatzitako komedia beltz honetan, Joxemariren istorioa kontatzen digute. Familia hondatzen ari dela eta, bere amaginarreba zaharren – egoitza batean sartzea erabakiko du bere emazte Maritxuri ezer esan gabe (Mariaren alaba). Guzti hau burutu ahal izateko Kintxoren laguntza izango du. Ustez. Alzheimerra duen amona Mari, oso konszientea da gertatzen ari den guztiaz. Kintxori ez dio egindakoa barkatuko eta ustekabez betetako amaiera batetara eramango gaitu filmak.