Itxi

Zinema

Itxiera ekitaldia

Iciar Bollainen 'También la lluvia', publikoaren sariduna Berlinalen

Erredakzioa

Zinemaldian boto gehien eskuratu duen zinta da. Gainera, kritikoen FIPRESCI saria 'A Torinoi Lo' filme hungariarrarentzat izan da. Hemendik ordu batzuetara emango dute jakitera irabazleen izenak.

Iciar Bollainek zuzendutako También la lluvia filmeak Berlinale Zinemaldiaren Panorama sailaren publikoaren saria eskuratu du. Boto kopuru gehien lortu dituen zinta izan da Bollainena.

Bela Tarr hungariarrak zuzendutako A Torinoi Lo zintak Berlinaleko Nazioarteko Zinema Kritikoen Federakuntzaren FIPRESCI saria jaso du. 15 filmeen artean hautatu zuten zinta. Zuri-beltzeko film konplexu honek bi ordutako iraupena du. Gainera, ez ia elkarrizketarik.

Tarren filma eta Asghar Farhadi irandarrak zuzendutako Jodaeiye Nader az Simin zinta Urrezko Hartza eskuratzeko film faboritoen artean daude. Iraindarraren pelikulak kritika onenak jaso ditu. Larunbat gauean aurtengo irabazleen zerrenda jakitera emango da eta zinemaldiari amaiera emango zaio.

Jaialdiaren hartzak banatuko dituzte gaur gauean. Sari banaketa honek amaiera emango dio Berlinale Zinemaldiaren 61. edizioari. Bihar, igandean, Ikuslearen Eguna ospatuko dute Berlinen eta jaialdiaren filme desberdinak ikusgai izango dira hiriaren zinema aretoetan.