Itxi

Zinema

Clermont-Ferrand

Film labur esperimentalik onenak Donostian, 'Labo' jaialdiari esker

Erredakzioa

Clermond-Ferrandeko nazioarteko zinemaldian erakutsi dituzten 40 lan esperimental onenak ikusteko aukera egongo da.

Film laburren jaialdi garrantzitsuenetakoa da munduan Clermont-Ferrandeko Nazioarteko Zinemaldia. Duela bi aste amaitu zen 2011ko edizioa, eta, orain, Tabakalerak eta Donostia Kulturak antolatuta, Labo sailean eman dituzten film labur onenak ikusteko aukera izango dugu Gipuzkoako hiriburuan.

Jaialdiko lan esperimentalenak biltzen ditu Labo sailak. Besteak beste, dokumentalak, eta animaziozko eta fikziozko lanak ikusi ahal izango dira.

Emanaldiak 20:00etan hasiko dira eta sarrera gonbidapen bidezkoa izango da. Horiek Antzoki Zaharreko leihatilan jaso beharko dira, emanaldiak hasi aurretik.

Zikloa osatzeko, otsailaren 26an mahai-inguru bat egingo dute eta Antomie du Labo 4 erakusketa zabalik egongo da Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan, otsailaren 27a bitartean.