Itxi

Zinema

Zinea

Apirilaren 8an estreinatuko dute 'Morente' flmea

Erredakzioa

Emilio Ruiz Barrachinak zuzendu duen ekoizpenak granadako flamenko-kantariaren bizitza erakutsiko du.

Apirilaren 8an estreinatuko dute ''Morente'' filmea, Enrique Morentek bizirik egin zuen azkeneko lana. Flamenko-kantariaren bizitzari buruz hitz egiten duen lan honetan Pablo Picassoren testuen inguruan gauzatu zuen bere azken lana erakusten digu flamenkoaren abesti tradizionalekin batera. Emilio Ruiz Barrachina izan da filmaren zuzendaria.

Pelikulan, Morentek bere bizitzari, ibilbideari, flamenkoari, familiari, Pablo Picassori eta Eugenio Arias bizarginarekin zuen adiskidetasunari buruz hitz egiten du. Flamenkoaren kantu tradizionalak abesten ditu beste musika batzuekin nahastuaz, eta lehen eta azkeneko aldiz bere familia guztiarekin abesten du Granadako bainu arabiarretan. Bizirik abestu zuen azkeneko kantua ere azaltzen da, Federico Lechner jazz pianojotzailearekin kantatu zuen ''El ángel caído'' (Antonio Vega).

Buitrago del Loyozan, Picassoren bizarginaren herria, eta Bartzelonako lizeoan eskainitako kontzertuak ere bildu ditu lan honek. Azken hau, askorentzat Morentek eskaini zuen kontzertu onenetarikoa izan zen.
&' || 'nbsp;