Itxi

Zinema

Irabazleen zerrenda

Nanteseko Zinemaldiko sei sarietatik lau, euskal zinemarentzat

Erredakzioa

'No controles' lanak publikoaren saria eraman du; 'Balada triste de trompeta'k epaimahai gaztearena; 'Debekatuta dago oroitzea'k dokumental onenarena; eta '80 egunean' filmak, Borau-Opera Prima saria.

Zorioneko dago euskal zinema. Nanteseko Espainiar zinemaren jaialdiak urtero ematen dituen sei sarietatik lau irabazi dituzte euskal ordezkariek.

Borja Cobeagaren No controles filmak publikoaren saria eraman du; Balada triste de trompeta Alex de la Iglesiaren lanak Epaimahai Gaztearena eskuratu du; Debekatuta dago oroitzea Josu Martinezek eta Txaber Larreategik zuzendutako filmak eraman du dokumental onenaren saria;&' || 'nbsp;eta 80 egunean lanarentzat izan da Fundación Borau - Opera Prima saria.

Agustí Villarongaren Pa negre eta El orden de las cosas (César eta José Esteban Alenda) izan dira beste lan sarituak.

''Ventana Vasca''

''Ventana Vasca'' zikloak 11. edizioa egin du Nanteseko Zinemaldiaren programazioan. Martxoaren 24tik apirilaren 3ra egin dute aurten zinema jaialdia, eta, guztira, Euskal Herriko sei film luze eta bederatzi film labur proiektatu dituzte bertan.