Itxi

Zinema

ETB-3n

Giza Eskubideen Zinemaldian murgilduko da 'EITB Kultura 60' saioa

Erredakzioa

Donostiako jaialdiaren bederatzigarren edizioa ostiralean hasiko da, eta, egun horretan bertan, aurtengo programazioaren berri emango digu 'EITB Kultura 60' saioak.

Hilaren 8an hasiko da Donostiako Giza Eskubideen bederatzigarren Zinemaldia, eta, apirilaren 15era arte, zinema sozialak leku berezia izango du Gipuzkoako hiriburuan. ''''EITB Kultura 60'''' saioak aurten Donostian ikusgai izango den programazioaren errepaso ekarriko digu ostiral honetan.

Guztira 21 film izango dira ikusgai Sail Ofizialean. 21 hauetatik 17 arituko dira lehian, Publikoaren saria eta Amnistia Internazionalaren saria eskuratzeko.

Biolentzia, erlijioaren boterea, Txetxeniako gatazka, transexualitatea, ijitoen aurkako jazarpena eta memoria historiakoa dira aurten ikusgai izango diren lanen gaietako batzuk.

Egunotako arazoekin lotutako filmen aukeraketa bikaina ez ezik, antzerkia, mahai-inguruak, eztabaidaguneak eta erakusketak ere antolatu dituzte eskaintza hori osatzeko.

Aurten, Kim Longinotto emakumezko zuzendari britainiarrak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko saria. Besteak beste, Eat the kimono, Hidden faces, Divorce iranian style eta Sisters in law lanen egilea da Longinotto.

''''EITB Kultura'''' ostiral honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-3n, eta igandean 23:30ean ETB-1en.