Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

FORTA

FORTAk hedabide publiko autonomikoen lana funtsezko zerbitzua dela defendatzen du

EITB

Irrati-telebistek egin dituzten kanpainak, ekimenak eta programazio-egokitzapenak izan dira aste honetan egin den topaketa birtualeko gai nagusiak

  • FORTA.

    FORTA. Argazkia: FORTA.

Aste honetan Irrati eta Telebista Autonomikoen Erakundeen Federazioak (FORTA) emandako prentsaurrekoa izan da, eta bertan, elkarteak erkidegoetako irrati-telebista publiko guztien lana goraipatu du, bereziki COVID-19aren krisialdian.

Topaketa birtuala irrati-telebistek egindako lanean oinarritu da, herritarrei eskaini dieten egiazkotasunari, zorroztasunari eta, bereziki, hurbileko informazioari dagokionez.

Hori indartu egin da koronabirusak eragindako krisialdian, eta, orduan ere, irrati-telebistak behar zen mailan zeudela erakutsi dute: programazio parrillak itxialdian eta deseskalatzean sortu ziren beharretara egokitu zituzten, Espainiako Gobernuaren argibideen eta arauen informazio zorrotza emanez. Erkidegoetako informazio-saioak audientzia liderrak dira autonomia-erkidego askotan, eta hori herritarren artean sortzen duten interesaren erakusgarri da.

Enrique Laucirica FORTAko idazkari nagusiak egindako adierazpenen arabera, "Hedabide publiko autonomikorik gabe, informazio eta eduki interesgarri askok ez lukete beharrezko zabalkundea izango. Pandemiaren garaian, FORTAren hedabideak gara erkidegoetako eta tokiko gobernuen gomendioak uneoro transmititzen ditugun bakarrak".

Programazio egokitua

Halaber, Gobernuak ezarritako itxialdian herritar guztiak babesteko eta animatzeko abian jarritako ekimenak nabarmendu dira, bai eta hedabide guztiek egindako programazio-aldaketak ere, publikoen beharretara egokitzeko, dela informazioari dagokionez, dela entretenimenduari dagokionez.

Alfonso Sanchez Izquierdo CRTVGko zuzendari nagusiak azaldu duenez, "Telebista eta irrati publiko autonomikoak gure herritarren beharrak hautematen eta ohiko programazioa aldatzen joan ginen".

Bestalde, Francisco Morenok, RTVCko administratzaileak, hedabideek behar dutenei laguntzeko duten boterea azpimarratu du, "guztiok egin dugu lan krisiak gehien kaltetu dituen sektoreei eta murrizketak gehien jasaten ari direnei laguntzeko".

Albiste faltsuen aurkako borroka

FORTAk dekalogo komun bat jarri zuen hedabideen eskura, "Zalantzarik baduzu, ez partekatu" lelopean. Bertan, balizko albiste faltsuak hautemateko kontuan hartu beharreko alderdiak nabarmentzen dira.

Zeregin hori indartu egin da COVID-19aren ondorioz. Irrati-telebistek ekintzak abiarazi zituzten herritarrek egiazko edukiak eta iturri ofizialetakoak bereizten jakin zezaten, horretarako webguneak edo herritarren lankidetzarako zerbitzuak sortuta.

Herritarren jarraipenak babestutako lana

Hori guztia FORTAko irrati-telebisten audientzietan islatu da, izan ere, alarma egoerako batez besteko kuota % 8koa da Penintsulan eta Balearretan. Itxialdia hasi zenetik, albistegiek gora egin dute day eta prime time albistegietan, eta % +10 eta % +7ko bilakaera izan dute, hurrenez hurren.

Bazkalosteko albistegien kuota (% 12,7) kateen bataz bestekoa baino % 60 handiagoa izan da. Prime time-aren kasuan, % 9,5eko kuotarekin, kateen batez besteko audientzia % 17 ingurukoa izan da.