Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Futbola

Gertuko jarraipena egingo diote EITBko hedabideek Alavesen partida erabakigarriari, igoera jokoan

EITB MEDIA

Radio Vitoriak bere onena emango du hitzordu garrantzitsuan, eta programazio berezia eskainiko du 20:15etik aurrera. Radio Euskadi ere Valentzian izango da, eta Euskadi Irratiak zuzenean eskainiko du partida. ETBko "Kirolak" albistegiek eta eitb.eus-ek gertatzen den guztiaren berri emango dute.

  • Futbola, EITBn

    Futbola, EITBn

EITBko hedabideek gertuko jarraipena egingo diote Alaves taldeak larunbat honetan Levanteren aurka Valentzian jokatuko duen futbol partida erabakigarriari. 21:00etan hasiko da norgehiagoka Ciutat de València zelaian, Lehen Mailako igoera jokoan.

Radio Vitoriak bere onena emango du Alavesen hitzordu garrantzitsu honetan, eta programazio berezia eskainiko du 20:15etik aurrera. Profesional talde zabala arduratuko da jarraipen berezia egiteaz interes-gune izango diren leku guztietatik. Rafa Ortega arituko da koordinazioan, eta Eneko Aldecoak egingo du partidaren kontakizuna. Mery Ortiz de Pinedo eta Mikel Ondarrerenak izango dira komentario teknikoekin, eta Iker Perea egongo da mikrofonoarekin berdegunean. Mikel Claverrek Gasteizko kaleetan biziko den giro guztia eskainiko digu.

Radio Euskadi ere Valentzian izango da, partida zuzenean eskaintzeko. Raul Pandok egingo du kontakizuna, Luis Fernando Dadieren laguntzarekin. Hori guztia 20:15etik 00:00etara, Asier Kareagak koordinatuta.

Euskadi Irratian, berriz, Haritz Gallastegi arduratuko da kontaketaz, eta Juan Antonio Larrañaga eta Txema Añibarro adituak izango ditu alboan, Maitane Urbietak zuzendutako saioan.

eitb.eus-ek eta ETBko "Kirolak" albistegiek, nola ez, gertatzen den guztiaren berri emango dute, Gasteizko taldearentzat hain erabakigarria den hitzordu honetan. Juan de la Vega izango da bidali berezia Valentzian eta Iñigo Lasak Gasteizko BAKHen (Baskonia Alaves Kirol Hiria) bildutako zaleekin batera jarraituko du norgehiagoka.

Izan ere Alavesek 0-0 berdindu zuen Levanteren aurka joan zen igandean, Mendizorrotzan, Lehen Mailara igotzeko play-offeko joaneko partida. Ondorioz, itzuliko honetan erabakiko da zein izango den datorren denboraldian maila gorenean lehiatuko den taldea.