Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
"Lau Teilatu: Huntza", gaur gauean "Oholtzan" saioan
EITB Media
“Huntza” taldeak Donostiako Deustuko Unibertsitateko teilatutik eskainitako errezitalaz gozatu ahal izango dugu "Lau Teilatu" saioaren barruan. Horrez gain, arrauna eta pilota ere izango ditugu.
Kirolak – ETB1en eta eitb.eus-en
Hasteko, arrauna izango da protagonista: Euskotren Ligako 9. jardunaldia, Rianxeirako Bandera jokoan dela, eta Eusko Label Ligako 11. jardunaldia, Bairoko Banderaren lehian, izango ditugu ikusgai. Ondoren, 17:00etatik aurrera, bi pilota partida emitituko ditu Euskal Telebistak. Hasteko Agirre – Iztueta / Alberdi - Salaverri II izango dira lehian, eta ondoren, Caixabank Masterseko 3. Jardunaldiko bigarren partidaz gozatu ahal izango dugu: Elordi – Albisu / Peña II – Rezusta bikoteen arteko norgehiagokarekin.
Lau Teilatu - 21:20ean ETB1 eta eitb.eus-en
"Huntza" taldeak Donostiako Deustuko Unibertsitateko teilatutik eskainitako errezitalaz gozatu ahal izango dugu "Lau Teilatu" saioaren barruan.
Vascos por el Mundo: Lisboa en fiestas - 22:10ean ETB2 eta eitb.eus-en / A las 22:10 horas en ETB2 y eitb.eus
Dani Montero erreportaria eta Tomas Guil kameralaria argiaren hirian zehar ibiliko dira, Lisboan, Portugaleko hiriburuan, Herri Santuen jaiez gozatzeko. Guilherme, Edurne, Janire eta Pepo lagun dituztela, muinoetako auzoak, burdin forjatuzko igogailu ospetsuak eta tranbia klasikoak bisitatuko dituzte.


