Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Audientzia

Erabateko arrakastarekin abiatu da "El Conquistador 21" abentura: 240.000 ikus-entzule eta gaueko liderra

EITB

ETB2, gainera, eguneko katerik ikusiena izan zen atzo, eta "Teleberri 2" albistegiak 220.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

  • "El Conquistador 21"

    "El Conquistador 21"

Oraingoan ere lortu du: "El Conquistador" saioak erabateko arrakastarekin abiatu du 21.denboraldia. Bart, 240.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen ETB2ko reality telesailak Euskadin eta eragin eremuan. Beste behin ere, astelehen gaueko liderra izan zen, eta "El Conquistador del Caribe 21" saioak % 22,9ko audientzia zatia lortu zuen.

Karibera itzulera eta segada ikusgarria izan ziren jarraitzaileek irrikaz espero zuten gauaren ardatzak. 37 parte-hartzaileek ustekabean abiatu zuten abentura, eta joko beldurgarrienetako bati egin behar izan zioten aurre: infernuko harresia. Aratzek lortu zuen garaipena. Felixek Naroa kanporatu zuen erresistentzia duelu batean, eta, hala, Antsoaingoa dugu edizio honetako lehen kanporatua. Horri guztiari buruz hitz egingo dute asteazken honetan, "El Conquis" debatean, Julian Iantzik aurkeztuta.

ETB2, asteleheneko katerik ikusiena

Era berean, ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen atzo, % 12,2ko kuotarekin. "Teleberri" 1 eta 2 tarteak, adibidez, audientzia buru izan ziren bere ordu tarteetan, % 20tik gorako datuekin. Gaueko albistegia, gainera, asteleheneko tarterik ikusiena izan zen, 220.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu baitzuen Euskadin eta eragin eremuan.