Itxi

telebista

Ekainaren 30etik aurrera

Udako gauak entretenimenduz eta umorez beteko ditu "Uda-Pasa" saio berriak

Ekainaren 30ean estreinatuko du ETB1ek “Uda-Pasa”. Astelehenetik ostegunera bitartean, Nerea Aliasek gidatuko du, beste hainbat kolaboratzailerekin batera, uda girotzera datorren programa. Donostiako taberna batean kokatuko da platoa, baina kaleko giroa ere helaraziko digute.

  • "Uda-Pasa" saioko logoa

    "Uda-Pasa" saioko logoa. Argazkia: EITB Media

"Uda-Pasa" ETB1eko iluntzeak girotuko ditu astelehenetik ostegunera bitartean. Platoa Donostiako taberna batean kokatuko da, eta handik gidatuko du Nerea Aliasek entretenimendua eta umorea ardatz dituen saio berria. Aliasek gure taberna bizipozez beteko du eta, horretarako, kolaboratzaile ezin hobeak izango ditu: Izar Pizarro atezainak harrera egingo die eguneroko gonbidatuei. Aritz Mendiolak eta Afrika Bibangek, gure DJ-ek, musikaz jantziko dute gaua. Familia osatuko du Ander Malbadik, gure tabernari jatorrak.

Bestalde, "Uda-Pasa" platotik irten eta Euskal Herriko kaleetan barrena murgilduko da, Malen Altuna, Xabi Egia eta Luma Otaño erreportarien eskutik. Hala, istorio kurioso, bizipen zirraragarri eta denetariko anekdotak ekarriko dituzte udako gauak kontakizunez betetzeko.

Ekainaren 30etik aurrera izango da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian. Ostegunetan, gainera, saio bikoitza izango dugu. Eta, noski, Nahieran atarian ere eskuragarri izango duzue "Uda-Pasa".