Itxi

albistea

22:15etan

Nork nahi du nire etxea erosi?, gauean, 'Equipo ED' saioan

A.R.

Erredakzioa

14 aukera deigarri aurkeztuko dituzte gaur 'Equipo ED' saioan, etxea erosi edo alokatu nahi duenarentzat.

  • Nork nahi du nire etxea erosi?, astelehenean, 'Equipo ED' saioan

Etxe berezi bat bilatzen ari zara? Desberdina den etxe bat erosi edo alokatu nahi duzu? Gaur gauean, 22:15ean, ‘Equipo ED’ saioak, 14 aukera deigarri aurkeztuko ditu. Donostian, 2.150.000 euroko txaleta; hiru mende dituen baserria, Kuartangoko bailaran; Nafarroako Igantzi herrian dagoen etxe ekologikoa. Hauek izango dira ‘Equipo ED’ saioak kontatuko dituen istorio batzuk.

Bestalde, askoz merkeagoak diren etxeak ere erakutsiko dituzte. Bilboko Betolaza auzoan kokatzen den 27 metro karratuko etxe bat ikusiko dugu, eta San Frantzisko kalean dagoen beste etxe bat ere erakutsiko digute. Azken honetan Conchi bizi da, Fernando izena duen semearekin. Etxea erosi baina diru asko gastatu nahi ez dutenentzat, etxe container izena duten etxeak izango dira proposamen. Modulo hauek 9.000 euro balio dituzte.

Saio honetan ezagunak diren aurpegiak ere ikusi ahal izango ditugu. José Antonio Nielfak, Sopelanan duen etxea erakutsiko digu. Modesto Lomba diseinatzaileak
Bilboko San Inazio auzoak diseinatu dituen apartamentu babestuak erakutsiko dizkigu.

Gasteizko pisu batean bizitzeaz aspertuta daudenek eta hiritik alde egin nahi dutenek, Beleni etxea alda diezaiokete, Armiñonen duen txaleta aldatuko lizuke Belenek. Eta amaitu gabeko etxe bat nahi duenak Bernedon bizi den Pacorekin jarri ahal izango du harremanetan, izan ere, obrak amaitzeko dirurik gabe geratu zen, eta etxea saltzeko premia du.

Luxuzko etxe bat Igorren, panpinez betetako pisu bat Mirakontxako pasealekuan eta Bilbo erdialdean kokatuta dagoen luxuzko atiko bat izango dira asteleheneko saioko proposamen batzuk.