albistea
23:10ean
EITB Maratoiarekin bat egingo du 'Bisitaria'k gaur gauean
A.A.
EITB
Ander Yarza zortzi urteko eibartarra eta Aitor Fernandez 16 urteko ermuarra izango ditu protagonista erreportajeak.
'Bisitaria' saioak bat egin du EITB Maratoiarekin eta lehen eskuko lekukotasunen bila abiatu da. Donostiako Ospitalean geratuta dago Ander Yarzarekin. Zortzi urteko eibartarra leuzemiaren kontra borrokatzen ari da abuztutik. Orain joan-etorriak egiten ditu ospitalera kontrolak egiteko eta horietariko batean lagundu du Xabier Euzkitzek. Bisita aprobetxatuz, bertan ingresatuta dauden beste hainbat ume ezagutzeko aukera izan du. Aste honetan ondo joan zaio Anderri, ezin hobeto, beraz, badoa etxera, eta 'Bisitaria'k bidaia jarraituko du.
Hurrengo hitzordua Ermuan du, Aitor Fernandezekin. Aitorrek 16 urte ditu; 14 zituela, minbizia diagnostikatu zioten eta tibia galdu du. Jokalari bezala futbola utzi behar izan du, entrenatzailea da orain. Entrenatzaile eta Realaren zaletu amorratua. 'Bisitaria'k eta Aitorrek bufanda jantzi eta Anoetara joango dira, giroaz, jokalariez eta gerta daitekeenaz disfrutatzera.
'Bisitaria' 23:10ean izango da ikusgai ETB-1en.