albistea
Aurrerapena
Gorpu bat, drama bat eta maitasun berri bat, astelehenean, 'Goenkale'n
Asunek eta Sabinok Luisen gorpua lurperatuko dute. Bestalde, Atxuriko festa tragedia bihurtuko da, eta, gainera, Inesek moja izateari utziko badio ere, Germanek harreman berri bati ekingo dio.
Gorpu bat, drama bihurtutako festa bat, haurdunaldi ezkutu bat eta maitasun berri bat izango dira, datorren astelehenean, 'Goenkale' telesailaren ardatz nagusiak (22:00etan, ETB-1en).
Asunek Luisen gorpua lurperatzea erabakiko du. Sabinok nahiago du poliziarengana joatea, eta euren buruak defendatzeko hil dutela aitortzea, baina, beste behin ere, Asunek bere irizpidea Sabinorenaren gainetik jarriko du, eta gorpua ezkutatu egingo dute. Sabino ez dago lasai, eta, gainera, sekretu horrek Garbiñerekin daukan harremana gehiago okertuko du.
Garbiñek Lupe izango du une garratz horietarako lagun. Azken hori, baina, ez dabil behar bezain lasai, Jessik, alaba menderakaitzak, keztatuta baitauka. Ama-alabak euren herrialdera bidaiatzekotan dira, baina, aurretik, Jessik Atxurin egingo duten festara joan nahi izango du, Saidi bere sentimenduak adierazteko. Alabaina, jaia drama bihurtuko da.
Inesek moja izateari uzteko erabakia hartu du, Germanekin izandako harremanaren ostean, haurdun gelditu baitzen. Gizonak, ordea, ez du horren berririk, eta beste maitasun harreman bati ekingo dio, Mireiarekin, hain zuzen ere.