albistea
23:00etan
Santa Lutziako ferian murgilduko da 'Harian' saioa
A.H.
EITB
Oihane Mateosek Euskal Herriko abeltzaintza eta nekazaritza azokagarrantzitsuenaren berri emango du bertatik bertara.
Gaur, osteguna, Euskal Herriko abeltzaintza eta nekazaritza azoka garrantzitsuenetariko bat egingo da Zumarragan eta Urretxun, Santa Lutziko feria. Azokak izango dituen bisitarien artean, 'Harian' saioko lan-taldea izango da. Historia luzea du atzetik Santa Lutziko feriak, Erdi Aroan baititugu azokari buruzko lehen zantzuak. Azken hamarkadetan bi herrietara zabaldu bada ere, XIX. mendean Urretxun egiten zen batik bat.
Urteen poderioz, ordea, indartzen joan da Santa Lutzi eguna, eta, gaur egun, Euskal Herriko azoka garrantzitsuenetako bat da, eta abeltzaintza eta nekazaritza produktuen lehiaketa garrantzitsuak izaten dira bertan. 'Harian' taldekoak, Oihane Mateos buru dutela, bertan izango dira, eta han gertatzen den guztia azalduko dute gaueko 23:00etan ETB-1en ikusgai izango den saioan.