Itxi

albistea

Goizeko hitzordua

Estresa kontrolatzeko dieta hizpide, osteguneko 'Forum'en

A.H.

EITB

Begoña Zubietak Jose Enrique Campillo mediku nutrizionista elkarrizketatuko du.

  • Estresa kontrolatzeko dieta hizpide, osteguneko 'Forum'en

Jose Enrique Campillo mediku nutrizionista osteguneko 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko da, argitaratu berri duen El mono estresado liburua aurkezteko asmoarekin. Begoña Zubietarekin hizketan, argitalpenaren ezaugarri eta edukiak aztertuko ditu, eta giza biziaren ikuspegi darwinianoa eskainiko du. Horrela, Jose Enrique Campillok estresa kontrolatzeko hainbat aholku bildu ditu bere liburuan: dieta osasuntsua mantendu eta kirola egin.

'Forum' ostegun honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.