albistea
11:00etan
'Bake kultura baterako elkarrizketak', gaur goizean, ETB-2n
A.H.
EITB
Iñaki Salvador eta Pilar Lopez solaskideek bake kultura bat eraikitzeko bideaz hausnartuko dute
Gaur goizean, ETB-2k 'Bake Kultura baterako elkarrizketak' saioa eskainiko du. Iñaki Salvador musikaria eta Pilar Lopez, Paraiso Antzokiko zuzendaria, bilduko ditu bake kultura baterako eraikuntzaren inguruko hausnarketa egin dezaten. Sabin Egiliorrek gidatuko du elkarrizketa, eta iraganean elkarbizitzak izandako hondatze prozesua eta horrek bere lanetan izandako eraginaz galdetuko die. Saioak horrela, diziplina artistiko eta kultural ezberdinek, indarkeria murrizteko bidean duten paperaren gainean jartzen du arreta.
Basque Films ekoiztetxearen proiektua, Cultura Abierta- Kultura Irekia elkarteak garatu du, Euskadi 2012 fundazioaren laguntzarekin. Izan ere, Eusko Jaurlaritza sustatutako bakearen eta askatasunaren aldeko kulturaren urtearekin bat egin du egitasmoak, Gerra Zibilaren garaian euskal herriko hainbat herri bonbardatuak izan zirenetik 75 urte bete direnean.
'Bake Kultura baterako elkarrizketa', goizeko 11:00etatik aurrera ETB-2n.