Itxi

albistea

Gauerdian

Pisu Superertaineko Munduko Txapelketa 'Boxeo- Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Arthur Abraham eta Robert Stieglitz izango dira aurrez-aurre.

  • Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar. Argazkia: EITB

    Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar. Argazkia: EITB

'Boxeo- Izarrak' saioak pisu superertaineko munduko txapelketa eskainiko du lehenengo eta behin. Arthur Abraham eta Robert Stieglitz izango dira aurrez-aurre. Abraham, 11 aldiz izan da txapeldun pisu ertainean eta orain beste titulo bat nahi du. Stieglitz, ostera, gaur egungo txapelduna da eta zazpi aldiz izan du gerriko hori bere gain. Abrahamek, 34 borrokaldi irabazi ditu eta 3 galdu. Stieglitzek 42 garaipen lortu ditu eta 2 neurketa galdu.

Bigarren norgehiagoka, oilar pisukoa izango da. Jorge Arce, 5 pisutan munduko txapeldun izandako boxeolaria, Jesus Rojasen aurka eta azkenik, pisu astuneko neurketa bat: Edmund Gerber alemaniarra eta Maurice Harris amerikarraren artekoa. Gerberrek, orain arte egindako 20 neurketak irabazi ditu.

'Boxeo Izarrak' 00:00etatik aurrera izango da ikusgai, ETB-1en