Itxi

albistea

22:30ean

Lapurretak izango ditu ardatz 'Equipo ED' saioak

A.H.

EITB

Hainbat alditan lapurreta handiak izan dituzten pertsonen lekukotzak bilduko ditugu, 22:30ean, ETB-1en.

  • Aragzkia: EITB

Gaur, astelehena, 22:30ean, ETB-2ko 'Equipo ED' saioan, hainbat alditan lapurretak izan dituzten 12 pertsonaren lekukotzak bilduko ditugu, '¿Por qué me roban siempre a mí?' izenburupean. Lapurren bisita gogoaikarria jasan behar izan duten merkatarien eta langileen kontakizuna bilduko du saioak. Esaterako, Maruriko (Bizkaia) Iruña jatetxean lau lapurreta eta beste hiru saiakera izan dituzte bost urteko epean. Martarekin, jabearekin hitz egingo dugu. Hark kontatuko digu lau telebista ebatsi dizkietela, eta makina txanponjaleko dirua ere hainbestetan eraman dute, kaiola batean sartu behar izan dute. 

Alazne ere ezagutuko dugu, Usansoloko tabako-dendako saltzailea. Triskantza handia eragin diote, 70.000 euro inguru galdu baitu lapurtu dioten tabakoarekin. Bestalde, Gasteizko ordax bitxi-dendan ere lapurreta izan zuten, eta 32.800 euro harrapatu zizkieten. Eta, are gehiago, seguruak ez zuen bere gain hartu lapurreta, beraz, euren sakelatik jarri behar izan zuten dirua.

Lapurrak edozein lekutan ibiltzen dira. 'Equipo ED' saioko lantaldea Larunbeko (Nafarroa) elizara joango da. Bertan, XVI. mendeko kalizak lapurtu zituzten, ostiak lurrera bota zituzten, eta topatutako zilarrezko gauzak eta gurutzea eraman zituzten, besteak beste. Kolpe handia izan zen herriarentzat, baina lapurtutako gauzak berreskuratu ahal izan zituzten.

Gainera, Igorreko hilerrira ere joango gara. Lapur zitekeen guztia eraman zuten bertatik: argindarraren instalazioa, loreontziak... Are gehiago, kutxak zabaldu zituzten barruan bitxirik ba ote zen ikusteko, eta errautsak panteoietan zabaldu zituzten. 

Esther ere ezagutuko dugu. Bere ileapaindegian zulo bat egin zuten, baina ez zuten balio handiko ezer eraman. Hori bai, kalteak handiak izan ziren. Gainera, Galdakaoko Etxepare jantzi-dendan ere izango gara. Bertan, auto batekin, saltokiko beira apurtu zuten, arropa apur bat eta ordenagailu eramangarria ohosteko. 

Berangoko txalet bateko jabeek lapurretaz gain, traizioa ere jasan behar izan zuten, bost urtez euren etxean lan egin zuen emakumearen senideek egin baitzuten. Baserri batean bakarrik bizi den Juani ere, hiru bidez ebatsi zioten, etxetik kanpo zela. 

'Equipo ED', bestalde, Bilboko bi auzotan izango da: Errekalden eta Zabalburun, lapurretak ugariak izaten baitira han. Merkatariak oso kezkatuta daude, eta zinpeko zaintzaileak kontratatu beste aukerarik ez dute, euren negozioak mantendu ahal izateko.

Bilboko udaltzain batek eta ofizioko abokatu batek lapurrak atxilotu ostean izaten den prozesuaren berri emango digute. Lapurretak zigortu gabe gelditzen direla uste du jende askok, eta uste hori gezurtatzen ere ahaleginduko dira. 

'Equipo ED' astelehenean izango dugu ikusgai, 22.30ean, ETB-2n.