Itxi

Harian

22:45ean

Lau t'erdiko finala hizpide, igandeko 'Harian'en

Oihane Mateos kantxan eta entrenamenduetan ibili da bi pilotari finalistekin: Olaizola II eta Bengoetxea VI.

00:10
Lau t'erdiko txapelketari buruzko 'Harian' saioa, igandean, ETB-1en

Azkenean, datorren igandean jokatuko dute Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.ak lau t'erdiko finala Gasteizko Ogeta pilotalekuan eta 'Harian' saioa protagonistekin izan da finala prestatzen. Bizkarreko minez ibili da Olaizola eta gripearekin Bengoetxea, baina orain osatuta daude biak, jokatzeko prest.

Oihane Mateos kantxan eta entrenamenduetan ibili da biekin, eta finalerako bakoitzak nola ikusten duen bere burua azaldu diote. Senide, lagun eta entrenatzaileen iritzia ere jaso du, eta pilotari bien datu pertsonalak eman dizkiote.

'Harian' igande honetan emitituko da 22:45ean ETB-1en.