Itxi

albistea

Audientzia oharra

Lau t'erdiko finala, eguneko saiorik ikusiena

A.E.

EITB

Olaizola II.aren eta Bengoetxea VI.aren arteko partida audientzian lider izan zen bere ordutegian eta %27,2ko audientzia zatia eskuratu zuen.

  • Argazkia: EITB

Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak atzo jokatu zuten Lau t'erdi txapelketako finala eguneko saiorik ikusiena izan zen eta audientzian lider izan zen bere ordutegian ETB-1en. Audientziaren %27,2 eskuratu zuten, euskaldunen artean %38,7, eta bataz beste 224.000 lagunek ikusi zuten Euskadin eta eragin esparruan. Horrez gain, neurketak 366.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

Bestalde, atzoko partidak iazko Olaizola II.aren eta Irujoren arteko finalak baino lau puntu gehiago eskuratu zituen. Olaizola II-Bengoetxea VI finala 2007tik hona finalik ikusiena izan da.

eitb.com-en ere audientzia nabarmena izan zuen pilotarekin zerikusia zuten edukiak: zuzeneko emanaldi, bideo eta argazkiak. Kiroletako web gunean 50.768. orrialde ikusi izan zituzten, 12.790 erabiltzaile bakar eta 13.998 bisita.

Saskibaloia, lider bere ordutegian

Halaber, atzo ETB-1en saskibaloia lider izan zen bere ordutegian: Caja Laboral eta Bilbao Basketen arteko neurketak %17,2ko audientzia izan zuen eta 120.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.