albistea
Goizeko hitzordua
Pilar Eyre idazle eta kazetaria, astearteko 'Forum'en
A.H.
EITB
Gonbidatuak bere azkeneko liburua aurkeztuko du, La reina de la casa.
-
Pilar Eyre. EITB
Astearte honetan, Pilar Eyre kazetari eta idazlea ETB-2ko 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko da bere azkeneko liburua aurkeztera. La reina de casa izeneko lana 60ko hamarkadako emakumeetan dago oinarrituta, eta orduko garai eta bizimodua azaltzen ditu. Halaber, politikari eta pertsonaia ezagunen bizipenak biltzen ditu.
Horretaz guztiaz mintzatuko da gonbidatua Begoña Zubietarekin, goizeko 8etatik aurrera, ETB-2n.