Itxi

telebista

"2026ko Abuztuaren 31 Donostian" oroimen-ekitaldia, zuzenean, EITBn

Zuzenean jarraitu ahal izango da 20:30ean ETB1 ONen eta ETB ON plataforman; eta 21:00etatik aurrera ETB1en.

0:16
Abuztuaren 31ko ekitaldia, Donostian

EITBk Donostiako Abuztuaren 31ko oroimen-ekitaldiaren jarraipen berezia egingo du gaur. "2026ko Abuztuaren 31 Donostian" saioak Parte Zaharrean urtero egiten den ekitaldi hunkigarria zuzenean hurbilduko die ikusleei.

1813ko abuztuaren 31n, Napoleondar Gerraren testuinguruan, Donostia suntsitu eta Parte Zaharra ia osorik erre zuten. Gertakari hura gogoratzeko, urtero bezala, kaleak ilundu, argiak itzali eta kandelak piztuko dira, giro berezia sortuz.

Saioak ekitaldiko unerik indartsuenak eskainiko ditu, baita historialari, bizilagun, parte-hartzaile eta musikariekin egindako elkarrizketak ere.

Zuzenean ikusi ahal izango da astelehenean, abuztuak 31, 20:30ean ETB1 ONen eta ETB ON plataforman, eta 21:00etatik aurrera ETB1en.