Itxi

telebista

Aste honetan

'Primer Gobierno Vasco. Eusko lur gainean zutunik' dokumentala estreinatuko du gaur ETBk

Testigantzak, adituei egindako elkarrizketak eta garai hartako irudiak uztartzen ditu, eta orduko toki esanguratsuetara bisita egingo du. Astelehenean (urriak 5) emitituko da, 21:45ean, ETB1en; eta asteazkenean (urriak 7), 22:15ean, ETB2n, "La Noche De…" saioan.

0:36

Euskal Telebistak Primer Gobierno Vasco. Eusko lur gainean zutunik dokumentala estreinatuko du datorren astean. New Digital Media Euskadik, EITBrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, berariaz sortu dute ekoizpena, gobernu haren 90. urteurrena dela-eta.

Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzaren gobernu-ekintza berreskuratzen du lanak, arreta berezia eskainita Demokrazia, Askatasuna eta Justizia Soziala printzipioei.

Lehen gobernuaren historiara hurbiltze aldera, testigantzak, adituei egindako elkarrizketak eta garai hartako irudiak uztartzen ditu. Gainera, egoitza enblematikoenetako batzuetara egindako bisitak ikusiko ditugu. Izan ere, laurogeita hamar urte geroago, herritar talde batek, Leire Elustondo EITBko kazetariarekin batera, gobernu haren administrazioa hobekien islatzen duten lekuak bertatik bertara ezagutuko ditu.

Urriaren 5ean izango da ikusgai, astelehena, 21:45ean, ETB1en; eta asteazkenean, hilak 7, 22:15ean, ETB2n, "La Noche De..." tartean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista