telebista
Igande goizean
Behobia-Donostia lasterketaren zirrara guztia zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta ETB ON plataformak
Hala, etxetik ez ezik, kalean bertan lasterketaren jarraipena egin ahal izango dute ikus-entzuleek igande honetan, plataformaren zuzeneko seinalearen bitartez. 09:45ean hasiko da, ETB1en eta ETB ONen.
-
Behobia-Donostia
EITBk zuzenean eskainiko du igande honetan 30.000 parte-hartzailetik gertu izango den Behobia-Donostia lasterketa jendetsua. 09:45ean hasiko da emanaldia ETB1ean, ETB ON plataforman eta, nola ez, kirolakeitb.eus webgunean.
Lau ordutik gorako emanaldian lasterketaren nondik norako guztiak jarraituko ditu kirol lantalde zabalak. Anartz Agirre kazetaria arduratuko da kontakizuna egiteaz, Etor Mendia adituarekin batera. Halaber, Ane Muruamendiaraz eta Igor Galarza kazetariek elkarrizketa eta lekukotasunak bilduko dituzte lasterketa guztian zehar.
Gure lasterketarik herrikoiena, inoiz baino gertuago, igande honetan, 09:45etik aurrera, EITBn

