Itxi

albistea

ETB-1en

Sergio Martinez-Julio Cesar Chavez, ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Pisu ertaineko Munduko txapelketako borrokaldia da.

  • Sergio Martinez-Julio Cesar Chavez, ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan

Ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioaren ardatza  Sergio "Maravilla Martinez eta Julio Cesar Chavez gaztearen arteko norgehiagoka izango da. Pisu ertaineko munduko txapelketa jokatu zuten joan den irailean bi boxeolari bikain hauek. Sergio Martinez argentinarra zazpi aldiz izan da Munduko tituloaren jabe. Chavez, ostera, lau bider, eta borrokaldirik galdu gabe iritsi zen neurketa honetara, 46 garaipen eta berdinketa batekin.  Bien artean 11 urteko aldea dago.

Emanaldia osatzeko, Sean Monagham eta Eric Watkins-en arteko borrokaldia eskainiko du saioak. Monagham irlandar jatorria duen boxeolaria da eta orain arte egindako 12 neurketetan nagusitu da.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 00:00etatik aurrera ETB-1en.