Itxi

albistea

Eguberrian

'Ama Lurra: elurpeko bizia' dokumental bereziaren estreinaldia

A.E.

EITB

Euskal natura biziaren inguruko dokumentala da, euskal fauna eta Euskal natura biziaren inguruko dokumentala. Izki, Gorbea eta Belaguako Larran grabaturiko irudiak bildu ditu.

  • 'Ama Lurra: elurpeko bizia' dokumental bereziaren estreinaldia

Urtarrilaren 25ean 'Ama Lurra: elurpeko bizia' eskainiko da  ETB-1en  eta 'Ama Lurra: el manto blanco' urtarrilaren 3an ETB-2n. Euskal natura biziaren inguruko dokumentala da, euskal fauna eta ekosistema naturala erakusten duten irudiekin. Izki, Gorbea eta Belaguako Larran grabaturiko irudiak bildu ditu.

 Euskal Herriko mendi eta basoetan  bizi diren espezieak negu gorria nola pasatzen duten  erakutsiko digu dokumentalak. Muxar, eta katagorriak enbor barrutan ikusiko ditugu, babesean. Aztore emeak elurretan janari bila dabilen mika atzeman nahiean; gabirai kumeak ehizan egiteko leku berri bila eta bele eta zozoak  ere haratustel puska baten bila ibiliko dira.

Oratzek euren lurraldean marka uzten dute, dokumentalaren kamerak erakutsiko duenez. Boteresa erakustea da helburua.  Azeriak  elurpean dagoen satorraren atzetik dabiltza, berriz  Hontzak ere jarraituko dituzte 'Ama Lurra: elurpeko bizia' dokumentaleko begiek.

 Desberdinak eta anitzak dira espeziek neguari aurre egin eta bizi irauteko erabiltzen dituzten estrategiak. Guztiak ere energiarik gehien aurrezten saiatzen dira, tenperatura igo eta elurra betikoz desagertu zain.

 

 'Ama Lurra: elurpeko bizia' 22:15ean izango da ikusgai ETB-1en.