Itxi

albistea

21:00ean

Imanol Lazkanoren azken plaza, gaurko 'Hitzetik Hortzera'n

J.A.

EITB

Azpeitiko bertsolari handiak, 60 urteko ibilbidearen ostean, plazaz plazako jarduna uztea erabaki du. Bere arrazoien eta sentipenen berri emango dio Jon Artanori.

  • Jon Artano

    Jon Artanok aurkezten du 'Hitzetik Hortzera' saioa. EITB

Gaztelu gaitzizena jarri zioten gaztetan Imanol Lazkanori eta Gaztelu du izena bere sendiaren etxeak ere. Bertan hartu du Jon Artano 'Hitzetik Hortzera'ko aurkezleak, San Tomas egunez. Berriketan izan dira beheko suaren epelean eta mokadua egin dute Azpeitiko plazara, festara, joan aurretik. Urteroko bertso-saiora etorritako bertsolariekin egin dute topo bertan. Kantuan Amaia Agirre, Millan Telleria, Beñat Lizaso eta Iñaki Murua. Eta gai-jartzen Sebastian Lizaso.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Azpeitian bertan abenduaren 23an egindako bertso-jaialdian kantatu du azkenekoz jendaurrean Lazkanok. Urteetan bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu diete saio horrekin Jose Luis Gorrotxategi, Laxaro Azkune eta Imanol Lazkanori. Baita Joxe Lizaso eta Joxe Agirreri ere. Bertsotan Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi eta Sebastian Lizaso izan dira Laxaro Garate bera gidari dutela.

'Hitzetik Hortzera' gaur emitituko da 21:00etatik aurrera ETB-1en, eta igandean, 15:00etan.