albistea
00:00ean
Pisu astuneko boxeolariak, ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
David Tuaren eta Ike Ibeabuchiren arteko borrokaldia eskainiko da.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea.
Ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioa David Tua eta Ike Ibeabuchiren arteko norgehiagokarekin hasiko da. Aspaldiko borrokaldia da, baina oso gogorra eta ikusgarria. 1.700 ukabilkadatik gora eman zituzten bien artean. Tuak 27 borrokaldi zituen eginak eta denak irabazita. Ibeabuchik, 16 neurketetan beste horrenbeste garaipen.
Ondoren, bi amerikarren arteko borrokaldi bat eskainiko da: Jason Pettaway eta Magomed Abdusalamov, orain arteko norgehiagoka guztiak irabazita dauden bi mutil. Azkenik, europarren arteko txapelketa bat. Alexander Dimitrenko errusiarra eta Kubrat Pulev bulgariarra.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 00:00etatik aurrera ETB-1en.