albistea
22:30ean
Euskal gutiziak aztergai, gaur gaueko 'Harian' saioan
A.H.
EITB
Oihane Mateosek euskal produktuen kalitatea ezagutuko du gertutik.
Euskaldunoi jatea izugarri gustatzen zaigu, eta normalean jai guztiak mahai inguruan ospatzen ditugu. Batez ere, Gabonetan, familia eta lagunekin elkartzen gara janari eta edariaren inguruan solasean. Horrela, Euskadin badira leku eta gutizi asko. Nori ez zaio gustatzen euskal txerriaren urdaiazpiko on bat, edota lanperna batzuk, wagyu txuleta bat, edo artisau-turroiak? Oihane Mateosek bertatik bertara egiaztatu du euskal produktuen kalitatea gaurko 'Harian' saioan, 22:30etik aurrera, ETB-1en.