Itxi

telebista

22:30ean

Jose Anjel Iribar asteazkeneko 'Bisitaria'n

A.H.

EITB

Xabier Euzkitze Zarautzen izango da futbolari mitikoaren lekurik kuttunenak bisitatzen.

  • Jose Anjel Iribar eta Xabier Euzkitze. EITB

    Jose Anjel Iribar eta Xabier Euzkitze. EITB

Zarautzen du hitzordua 'Bisitaria'k asteazken honetan, Musika plazan, Makatza etxean, hain zuzen. Bertan  sortu baitzen euskal futbolean izandako erreferentea, mitoa:  Jose Anjel Iribar. Bere lehen urteetako lekurik kuttunenak bisitatuko ditu Xabier Euzkitzek, Munoa eta hondartza, besteak beste; baina lekuak ez ezik, umetako oroimenak  eta lagunak konpartituko ditu 'Bisitaria'rekin.

18 urterekin maleta egin, herriko futbol taldea utzi  eta Baskonian hasi zen jokatzen, hortik  Athletic-era salto egin zuen. Zuri-gorrien errekorra du gaur egun: 18 urtez atezain, 614 partida eta hainbat bizipen.

Aurten 50 urte bete ditu bere klubean eta  oraindik ere zaleek Athleticen historia Iribarrekin lotzen dute. Une gazi-gozoak izan dira, horretaz ere jakin nahi du 'Bisitaria'k, azken hilabeteetan denetatik izan baita zurigorrien etxean.

'Bisitaria' asteazken honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB-1en.