telebista
Audientzia oharra
'El Conquistador' lider, Kanibalen Jokoa eta lehen kanporaketarekin
A.E.
EITB
410.000 lagunek jarraitu zuten bigarren saioa.
-
'El Conquistador del Fin del Mundo'. Argazkia: EITB
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren bigarren atala atzo eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin: %20,1eko audientzia zatia eskuratu zuen eta bataz beste 203.000 ikus-entzulek ikusi zuten Euskadin eta eragin esparruan. Uneren batean, gainera, 410.000 lagunek jarraitu zuten saioa. Atzo, Kanibalen Jokoa eta Oscarren (Condores) eta Deviren (Piches) arteko lehen dueloa ardatz izan zituen saioak. Lehen kanporaketa ere izan zen: Devik, Manu Maritxalarren taldeko errioxarrak, utzi behar izan zuen lehiaketa.
Eitb.com-en geroz eta arreta gehiago
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren web gune bereziaren ikus-entzuleek igande honetan nabarmen egin dute gora joan zen asteko estreinaldiarekin alderatuta. Kontsultatutako edukiak bikoiztu egin dira: 20.000tik 45.000ra pasa dira. Sare sozialetan saioak duen presentziak ere gora egin du: #elconquis twitterren duen kontu ofizialak ia 10.000 jarraitzaile ditu eta Facebook-eko orrialdeak 22.000 jarraitzaile baino gehiago ditu.
Pilota, emanaldirik ikusiena
Bestalde, ETB-1en Eskuz Binakako Txapelketako partidak ere ikusmin handia eragin zuen eta bere ordutegian lider izan zen. Xalak eta Barriolak tanto baten aldearekin hartu zituzten mendean Aimar Olaizola eta Ibai Zabala. Emanaldiak %15,9ko audientzia izan zuen, 156.000 ikus-entzule bataz beste, eta 260.000 laguneko audientzia metatua.

