telebista
22:30ean
'Betty Anne Waters' pelikularen estreinaldia, 'LND' saioan
Erredakzioa
Gainera, Quentin Tarantinoren atal berezi bat eskainiko du saioak, 'Django desencadenado' pelikulari esker Oscar sarietan bi izendapen ditu eta.
-
'Betty Anne Waters' pelikularen estreinaldia, asteartean 'LND' saioan
'La Noche de…' saioak Betty Anne Waters filma estreinatuko du gaur gauean. Filma benetako istorio batean oinarrituta dago eta Betty Anne Watersen istorio hunkigarria kontatzen du. Protagonistaren neba espetxeratu egiten dute hilketa bat leporatzen diotelako, baina errugabea da. Bettyk ezin dio aurre egin abokatu batek duen kostuari, eta ondorioz, injustiziari aurre egiteko, zuzenbide ikasketak egiten ditu, horrela bere nebaren defendatzailea bihurtuz. Hillary Swank da filmaren pertsonaia nagusia, eta Sam Rockwellek, Minnie Driverrek eta Melissa Leok osatzen dute aktoreen zerrenda. 'La Noche de...' saioak pelikularen errodajearen inguruko xehetasun batzuk emango ditu eta baita benetazko istorioaren ingurukoak ere.
Gainera, saioak martxan jarri duen Oscarren Kiniela dela eta Quentin Tarantino zuzendari ospetsuari atal berezi bat eskainiko diote, izan ere, zuzendariak bi izendapen ditu Oscar sarietan, Django Desencadenado pelikulari esker, Gidoi Onenaren sarirako eta Pelikula Onenaren sarirako.
Bestalde, saioak Los vascos conquistan Hollywood atal dibertigarria eskainiko du, eta bertan etsaiak diren bi familia euskaldun ikusi ahal izango ditugu komedia amerikar batean.
Amaitzeko, Gene Hackmanen eta Dustin Hoffmanen txanda iritsiko da, eta bi aktore hauek asteko Bikote Bitxia osatuko dute. Bi aktoreak elkarrekin bizi izan ziren eta garai horietan bizi zituzten gertaerak kontatuko dizkigute 'La Noche de'n.
Astearte honetan emitituko dute Betty Anne Waters filma 'La Noche de' saioan, 22:15etik aurrera ETB-2n.