Itxi

telebista

Oihane Mateosek gidatuta

Armagintzaren aztarnak aztertuko dituzte 'Harian' saioan

A.H.

EITB

Eibarko Armagintza Eskolaren mendeurrenaren ospakizuna hizpide hartuta, industria horrek Euskadin izandako garrantziaz arituko da saioa.

0:09

XX. mendearen hasieran, Eibarren, Soraluzen, Elgoibarren eta Ermuan populazioaren kopuru handi bat armagintzan aritzen zen lanean. Armagintza Eskola garrantzia handikoa izan zen jendearen prestakuntzan. Ehun urtez 16 mila ikasle eta 500 irakasle igaro dira eskolatik. Aurten mendeurrena ospatzen dute eta gaur bertan egingo den ekitaldiaren amaierara Lehendakaria joango da.

"Harian" saioak armagintzaren aztarnei buruz ikerketa egin du, eta horretan aditu diren pertsona askorekin hitz egingo dute. Erreportajea  23:15ean izango da ikusgai, ETB-1en.