albistea
19:00etan
Gaur da 'Nekane Amaya'ren filmaren estreinaurrekoa
Erredakzioa
EITB
'Vaya Semanita'ko pertsonaiari buruzko filma EITBren Bilboko egoitzan emango dugu 19:00etan. Bertan izan nahi duzu? Bidali mezu elektroniko bat 17:00ak baino lehen nekaneamaya@eitb.com helbidera.
-
'Nekane Amaya'. Argazkia: EITB
ETBk gaur iluntzean egingo du 'Nekane Amaya: la pelicula' filmaren estreinaurrekoa. 'Vaya Semanita' umorezko saioan agertu izan den ijito ezagunari buruzko ordubeteko filma EITBren Bilboko egoitzan izango da ikusgai, 19:00etan. Bertan, Nekaneren familia osoaren xelebrekeriekin gozatzeko eta barre ugari egiteko aukera izango da. Etorri nahi al duzu? Bidali mezu elektroniko bat 17:00ak baino lehen nekaneamaya@eitb.com helbidera.
Nekane Amaya ijito abertzaleak eta bere familiak babes ofizialeko etxebizitza bat lortuko dute Bilboko auzo batean. Hara iritsi bezain laster, salmenta-postua martxan jarriko du Nekanek, ardi latxen artilearekin egindako galtzerdi eta kuleroak saltzeko asmotan. Gainera, auto-istripu baten kalte-ordaina lortzen saiatuko dira Agustin eta Arkais, Nekaneren senarra eta semea. Eta, gauzak gehiago korapilatzeko, auzoko udaltzain bat seduzitzen saiatuko da Siorsa, Nekaneren alaba. Halaber, auzokoen artean zoramena sortuko du familiaren maskotak, Mari Jaia ahuntzak.
Maribel Salas, Miriam Cabeza, Iñigo Salinero Txaflas eta Yago Mateo aktoreek beteko dituzte Amaya familiako kideen rolak, eta, gainera, beste hainbat aktore ezagun ere ikusiko dugu filmean: Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza eta Borja Perez, "¡Qué Vida Más Triste!" saioko protagonista.