Itxi

telebista

22:30ean

'El hombre lobo' filmaren estreinaldia, 'La Noche de' saioan

A.H.

EITB

Gaur, 22:30ean hasita, Denzel Washingtonek filmetan izan dituen itxuraldaketak ere ikusiko ditugu.

  • 'EL Hombre Lobo'

Gaur, asteartea, ETB-2ko "La Noche de..." saioan estreinaldia izango dugu: Benicio del Toro eta Anthony Hopkins aktore bikainak protagonista dituen El hombre lobo filma izango dugu ikusgai. 22:30etik aurrera, Joe Johnsonek zuzendutako lan horren grabazioko xehetasunak emango ditugu, baita aktoreei buruzkoak ere. Gainera, Rick Baker makillatzaile ezagunak film horretan egindako lan izugarria ere ezagutuko dugu.

Denzel Washington ere agertuko zaigu 'La Noche de...' saioan. Oscar sarietan aktore onena izateko lehian sartu da El Vuelo filmari esker eta izendapen hori aitzakia gisa hartuta, bere ibilbideko filmetan egin dizkioten itxuraldaketak ikusiko ditugu.

Bestalde, zeluloidearen munduko zuzendari garrantzitsuenetako bat ere izango dugu gaur ardatz: Alfred Hitchcock. Psicosis filmaren grabazioari buruzko lana helduko zaigu laster zinema-aretoetara, eta, horren haritik, kuttunenak zituen emakumezko aktoreekin izandako harreman nahasiak ezagutuko ditugu. 

Gainera, Linea caliente atalean, Hollywoodeko luxuzko etxe batzuk ikusiko ditugu.

'La Noche de' saioa 22:30ean izango dugu ikusgai, ETB-2n.