Itxi

albistea

Gaur gauean

90eko hamarkada ekarriko dugu gogora '30 Urte Kantuan' saioan

Gaur gauean, 22:30ean, Manu Maritxalar, Alex Txikon, Loinaz Jauregi eta Angel Alkain izango ditu alboan Joseina Etxeberria aurkezleak. Gainera, Gozategi taldea ere izango da gurean.

0:34

90eko hamarkada ekarriko dugu gogora, aste honetan, '30 Urte Kantuan' saioan. Gaur gauean, 22:30ean, Manu Maritxalar, Alex Txikon, Loinaz Jauregi eta Angel Alkain izango ditu alboan Joseina Etxeberriak hamarkada haren errepasoa egiteko eta, gure abeslariek garai hartako hainbat abesti ezagun taularatuko dituzte.

ETBren 30. urteurrena kantuz ari gara errepasatzen, eta, aste honetan, 90eko hamarkadara helduko gara. Urte haiek kanta politak eman zituzten, bai Euskal Herrian, baita mundu zabalean ere; abesti horien bildumatxo bat ekarriko dugu gogora aste honetan.

90eko hamarkadan plazarik plaza ibili zen Gozategi taldea disko berria besapean duela etorriko da gure platora, eta, 'Kantuan' saioko irabazle izandako Esti Etxeberriarekin batera, garai hartan izan zuten abesti ezagunenetako baten moldaketa kantatuko dute: ''Nirekin''. Gainera, Abadiñoko Leire Elustondo Orioko musika taldeko kideek hain gustuko duten ''La gota fría'' abestuko du.

Lady Di hamarkada hartan hil zen, eta Elthon John musikariak haren oroimenez konposatu zuen ''Candle in the wind'' zoragarria. Tolosako Elthon Johnek zuzenean eskainiko du abesti hori.

Bestalde, bi euskal kantari ere ekarriko ditugu gogora: Benito Lertxundi eta Xabier Lete. Euskal kantutegian toki berezia lortu duten ''Maria Solt'' eta ''Xalbadorren heriotzean'' abestiek leku nabarmena beteko dute larunbat gauean ETB-1en.

Gainera, saioaren amaieran, Sorotan Beleren ''Arratsalde honetan'' kantua ere ekarriko dugu gogora, Esti Etxeberriak eta Leire Gotxik abestuta.

 

Baina '30 Urte Kantuan' saioak musika gehiago ere izango du eskaintzeko:

-''Belive'' (Cher), Izaro eta Elenek kantatuta.

-''Txanpon baten truke'' (Alaitz eta Maider), Eibarko abesbatzaren ahotsean.

-''Soñaré'' (La Oreja de Van Gogh).

-''Let's get loud'' (Jennifer Lopez), Miren eta Bearen moldaketa.

-Amets bat . Afrika eta Ainhoa Aierberen ahotsetan.

-''Laura no está'' (Nek), Jon Villatek abestuta.

-''Shop Shop song'' (Cher), Arantzak kantatuta

-''Don't look back in anger'' (Oasis), Leire Gotxiren ahots indartsuaz.

-''Don't stop me now'' (Queen), Eider Rozaren ahotsean.

Gaur gauean, 22:30ean, musikarekin eta nostalgiarekin hitzordua, '30 Urte Kantuan' saioan.