telebista
Gaur ETB-1en
'Gelditu Parada', autobus bidaiarien eguneroko istorioak
A.E.
EITB
2011ko EIKEN Bank proiektua irabazi zuen saio honek. Gaur, 11:50ean, emitituko da ETB-1en.
'Gelditu Parada' saio berezia eskainiko du ETB-1ek gaur, 11:50ean. Telebista kamera autobusaren barruan sartuko da bertan doazenen lekukoak biltzeko. Ruben Martinez da saioaren egilea eta Pausokak ekoiztu du. 2011ko EIKEN Bank proiektua irabazi zuen saio honek.
Eiken-Basque Audiovisualeko (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra) kide diren enpresek diseinatutako ekintza berritzailea da. Horren bidez, langileak ez diren gazte sortzaileen talentua harremanetan jarri nahi da euskal ikus-entzunezkoen sektorean diharduten enpresekin. Talentu sortzaileak Euskadin geratzeko saialdia da, eta era berean, industriari bere ideiak azaltzeko lekua eman nahi dio.
Eguneroko ibilbidean lagun diren bidaiarien laguntza izango dute 'Gelditu Parada' saioan. Eurak izango dira protagonistak. Euren historia kontatuko dute. Bidaia hori egunero egitearen nondik norakoak kontatuko dituzte.
Bere inguruaz ere mintzatuko dira. Historia pertsonalak eta hurbileko gogoetak izango dira, benetakoak, anonimoak. Gure gizartearen erretratoa egiten lagunduko digute bizi dugun garai hauetan.
Historia pertsonala, protagonistak autobusetik jaisteko gelditu/parada botoia sakatzen duenean amaituko da. Instant horretan, autobuseko ateak zabaldu eta beste bidaiari batzuk sartuko dira. Autobusaren gurpilak bueltaka hasiko dira berriro eta autobusa abian jarriko da. Barruan, pentsamendu eta historia zirraragarri askok egiten dute bidaia.