telebista
Zinema
Hitchcock eguna, gaur, ETB-2n
A.H.
EITB
ETB-2k omenaldia egingo dio zinemagile ezagunari eta bere hiru film emango ditu: 'La ventana indiscreta', 'Con la muerte en los talones' eta 'Frenesí'.
ETB-2k omenaldi txiki bat egin nahi dio Alfred Hitchcock zuzendari handiari. Hitchcock filma estreinatu berria da zinema-aretoetan, eta, bertan, Psicosis lanaren grabazioa kontatu nahi izan digute. Anthony Hopkins aktore handiak egin du zuzendari ezagunaren rola, eta Helen Mirrenek, Scarlett Johanssonek, James D'Arcyk, Jessica Bielek eta Toni Colletek ere hartu dute bertan parte. Estreinaldi horren haritik, Hitchcoken hiru film ezgaun ikusiko ditugu gaur ETB-2n: La ventana indiscreta, Con la muerte en los talones y Frenesi. Intriga eta suspensea izango dira, beraz, nagusi, Euskal telebistaren bigarren katean arratsaldean eta gauean.
La ventana indiscreta, 18:30ean
Arratsaldean, bere film ezagunenetako bat izango dugu ikusgai: La ventana indiscreta. James Stewart, Grace Kelly eta Thelma Ritter aktoreak dira protagonistak. Aragzkilari bat gurpildun-alkuan egongo da denboraldi batez. Etxetik atera ezin duenez, logelako lehiotik begiratzeari ekingo dio, eta pareko eraikinean bizi den pertsona batek jokaera arraroa duela ikusiko du. Narrazio bikaina du filmak, eta gela batetik atera gabe, eta 'voyeur' baten begietatik, suspense betean mantenduko gaitu zuzendariak.
Con la muerte en los talones, publizitate tarterik gabe
ETB-2ko 'prime-time' tartean Hitchcoken film onenetako bat emango dugu: Con la muerte en los talones. Gaizki-ulertu baten ondorioz, espia batzuek publizitate munduko Roger O. Thornhill exekutiboa George Kaplan izeneko Gobernuaren agentea dela usteko dute. Protagonista (Cary Grant aktoreak beteko du rol hori) bahitu egingo dute, etxe batera eramango dute han galdekatzeko. Ihes egitea lortuko du, eta bere bizitza salbatzeko gorabehera ugari izango du. Intrigaz eta zirraraz beteriko filma da, eta zur eta lur utziko gaitu lan horretako eszenaratzeak.
Frenesi, 00:45ean
Hitchcoken filmen gosez gelditu direnentzat, gainera, Con la muerte en los talones-en ostean, Frenesí eskainiko dugu. Lan zaila da, eta suspensearen erregearen elementu garrantzitsuenak biltzen ditu, esaterako, humore beltza eta plano laburrak. Arthur La Bern idazlearen liburuaren moldaketa da, eta Londresko Tamesis ibaian emakume baten gorpu biluzia agertu izana dauka ardatz gisa lanak. Marradun gorpaba batekin itota hil dute, eta, gainera, bortxaketa zantzuak dauzka.