telebista
Aste honetan
Guillermo Roak irabazitako Tecnalia sariaz, 'Teknopolis' saioan
A.H.
EITB
'Elhuyar Zientzia eta Teknologia' aldizkarian argitaratutako 'Itxaropen bioartifiziala' artikuluak irabazi du saria.
-
Guillermo Roak irabazitako Tecnalia sariaz, 'Teknopolis' saioan
Aste honetako 'Teknopolis' saioa Elhuyar aldizkariko lantaldea zorionduz hasiko dute. Izan ere, Guillermo Roa lankideak Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian argitaratu duen lan batek Tecnalia kazetaritza-saria jaso du. Itxaropen bioartifiziala da lanaren izenburua, eta aldizkarian argitaratutako bi artikuluez gain, aldizkariko webgunean bideo eta argazkiz lagunduta aurkeztu zuten, eta horixe nabarmendu nahi izan du epaimahaiak. Sari horri buruzko xehetasun guztiekin abiatuko da aste honetako saioa.
Horrez gain, ke-erauzgailuen inguruan arituko dira. Sukaldeko kea eta lurrina kanpora ateratzen dute, eta horregatik ezinbestekoak dira gure sukaldeetan. Baina nola neurtzen da erauzgailuen eraginkortasuna? Nola jakin onak ala txarrak diren?
Orain arte indartsuak eta potentzia handikoak izatea zen ke-erazgailuei eskatzen zitzaiena, baina Arrasaten garatzen ari diren proiektu berri batek beste ikuspegi bat du. Fagor, Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlan belaunaldi berriko ke-erauzgailuak nolakoak izango diren aurreikusten hasi dira, Focus ekimenaren bidez.
Zubiak, horixe izan da 'Teknopolis'eko argazki-lehiaketaren urtarrileko gaia. Astelehenean jakinaraziko dute irabazlearen izena.
'Teknopolis' astelehen honetan emitituko da 23:10etik aurrera ETB-1en eta asteazkenean 00:15etik aurrera ETB-2n.