telebista
21:45ean
'DBH' telesailaren atal berriak, gaurtik aurrera, ETB-1en
Erredakzioa
Nagore Aranburuk zuzentzen duen telesaila atal berriekin dator gaurtik aurrera. Astelehenetik ostegunera, 21:45ean izango ditugu ikusgai.
-
'DBH' telesaileko irakasle-taldea. Argazkia: EITB
'DBH' telesailak institutu bateko irakasle taldearen xelebrekeriak biltzen ditu, eta gaurtik aurrera telesailaren atal berriak ikusteko aukera izango da. Astelehenetik ostegunea, 21:45ean emango ditugu irakasle talde xelebre honen gorabeherak.
Nagore Aranburuk zuzentzen du telesaila, eta Ramon Agirre, Elena Irureta, Mikel Martinez, Joseba Apaolaza, Sara Cozar, Asier Sota, Nagore Orbeltzu eta Xavier San Sebastián daude aktore taldean.
Kamera finko baten aurrean, aurrera eta atzera dabiltza institutuko irakasleak eta horien gorabeherak eta estutasunak ikusten jarraituko dugu 'DBH' telesailean, umorea ardatz hartuta.
Mikel Pagadik, Angel Aldarondok eta Egoitz Lasak idatzitako telesaila da, eta Nagore Aranburuk zuzentzen du. Anartz Zuazua arduratzen da aktoreen zuzendaritzaz, eta K 2000k, Txintxetak eta ETBk ekoizten dute.