telebista
23:30ean
Barcenas auziaren inguruan, gaur gauean, 'De Boca en Boca' saioan
Erredakzioa
Filtrazio honen ondorio posible guztiak aztertuko ditu eztabaida-saioak, eta honen inguruko hainbat galdera argitzen saiatuko dira.
-
Barcenas auziaren inguruan, gaur gauean, 'De Boca en Boca' saioan
Oihane Mateosek aurkezten duen eztabaida-saioan Luis Barcenasen agiriek sortutako polemika izango da eztabaidagai gaur gauean. PPko altxorzain ohiaren agiriek Rodrigo Rato, Mayor Oreja, Alvarez Cascos, Javier Arenas, Angel Acebes, Maria Dolores de Cospedal eta Mariano Rajoy trama honetan zerikusia dutela erakusten dute.
Eskandaluu berri honek une honetako agenda politikoa erabat baldintzatzen du. Delitu fiskalak egin dira? PPk finantziozio ilegalak egin al ditu? Gaia sakon aztertuko al da? Dimisioak egongo ote dira? Hauteskundeak aurreratu egingo al dituzte? Zein dago prentsan filtratutako informazio guztiaren atzean?
Gaia aztertzeko eta horrenbeste galderei erantzuna emateko hauek izango dira platoan: Melchor Miralles, kazetaria eta politika analista; Luis R. Aizpeolea, El Paiseko kazetaria; Lourdes Perez, El Diario Vascoko zuzendariordea; Charo Zarzalejos, Vasco Presseko erredaktore burua; Mariano Ferrer, kazetari eta politika analista; eta Javier Ruiz, hau ere kazetaria eta politika analista.
'De Boca en Boca' gaur gauean emitituko da 23:30etik aurrera ETB-2n.