telebista
22:30ean
Urdangarini buruzko saio berezia, gaur gauean, ETB-2n
Erredakzioa
Juan Carlos Etxeberriak Iñaki Urdangarini buruzko saio berezia gidatuko du, eta honek Errege-Etxean izango dituen ondorioak ere aztertuko dituzte.
-
Urdangarini buruzko saio berezia, gaur gauean, ETB-2n
Gaur gauean, 22:30ean Juan Carlos Etxeberriak Iñaki Urdangarini buruzko saio berezia gidatuko du. Saioak kasua sakon aztertuko du, eta gonbidatu adituekin kontatuko du horretarako, abokatuak, zutabegileak, kazetariak eta Unibertsitateko irakasleak izango dira egoera aztertzen eta Iñaki Urdangarinek eta monarkiak jasan ditzaken ondorioak ere aztertuko dituzte.
Izan ere, Errege-Etxea egungo gai nagusien artean dago azken asteetan, eta etengabe titularretan ikus ditzakegu: Infanten Idazkari Pertsonalaren egoztea, 8,2 milioi eurotako fidantza, Diego Torresen email bonbak, Hermidaren eta Erregearen elkarrizketari kritikak, edo Urdangarinek eta Felipe printzipeak elkar ez agurtzea eskubaloiko finalean, besteak beste.
Saioa gai honen inguruko galdera guztiak argitzen saiatuko da eta hauek izango dira gonbidatuak: Enric Sopena kazetaria, Jesus Urraza abokatua eta Iñaki Landa politika analista, besteak beste.
Erregeak abdikatu egin behar al du? Infanta inputatua izango da? Iñaki Urdangarin kartzelaratu egingo dute? Galdera guzti hauek eta askoz gehiago argitzen saiatuko dira Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuko duen saio berezian. 22:30etik aurrera emitituko dute gaur gauean, ETB-2n.