telebista
Begoña Zubietak aurkeztuta
Begoñazpi Ikastolako Gazte Role Model Sariak hizpide, 'Forum'en
A.H.
EITB
Carmen Amurrio eta Eduardo Anitua sarituak saioan izango dira, Nerea Begoña ikastolako zuzendariarekin batera.
-
Begoñazpi Ikastolako Gazte Role Model Sariak hizpide, 'Forum'en
Bilboko Begoñazpi Ikastolak urtero antolatzen ditu balore profesional eta solidarioak bultzatzeko sariak eta aurten bostgarren edizioa ospatu dute. Sarituen artean, Eduardo Anitua oftalmologoa eta Carmen Amurrio EHUko ikerlaria izan dira, eta asteartean, ETB-2ko 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko dira, Nerea Begoña ikastolako zuzendariak lagunduta.
Eduardo Anitua, odontologiaren alorrean erabiltzen hasi den birsormenerako plasmaren asmatzailea da, eta orain, medikuntzaren beste alorretan, neurologian, besteak beste, plasma horrek izan ditzakeen aplikazioak aztertzen dabiltza. Carmen Amurrio ikertzailea, immunologia eta parasitologia departamentuan da irakasle, eta Getxoko Santa Maria de Tours gobernuz kanpoko erakundean lan egiten du, Kongon garapenerako proiektuak bultzatuz.
'Forum' astearte honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.