telebista
Audientzia oharra
Urdangarinen inguruko saioak eta 'De Boca en Boca'k harrera oso ona
A.E.
EITB
'Urdangarin, se cierra el círculo' saioak 375.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen eta Barcenasen inguruko eztabaidarekin 335.000 ikus-entzulek egin zuten bat.
"Urdangarin, se cierra el círculo" saio bereziak eta "De Boca en Boca"k Barcenas auziari eskainitako eztabaidak oso harrera ona izan zuten atzo ETB-2ko ordutegi-nagusian.
Juan Carlos Etxeberriak aurkeztu zuen "Urdangarin, se cierra el círculo" saioak %13,8ko audientzia izan zuen. Bataz beste, 159.000 lagunek ikusi zuten eta 375.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin, Euskadin eta eragin esparruan.
Halaber, Oihane Mateosek aurkeztutako "De Boca en Boca"ko eztabaidak %15,3ko audientzia eskuratu zuen. Barcenas auziari buruzko debatea 90.000 personek ikusi zuten bataz beste eta 335.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.